5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Lekunberriko Garapen Elkartea SL Udalaren sozietate publikoaren estatutuetan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2017ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Lekunberriko Garapen Elkartea SL Udalaren sozietate publikoaren estatutuen 3. artikulua aldatzeko espedientea. Honela gelditu da artikulu horren testu berria:

“Sozietateak xedea du Plazaola Kirolguneko zerbitzuak ematea, eta gizarte zerbitzuak ezarri, sustatu eta kudeatzeko obrak gauzatzea. Halaber, udal zerbitzu eta instalazioak kudeatzea eta mantentzea ditu xede. Sozietateak ez du irabazi-asmorik izanen, kirol, jolas eta gizarte arloko sozietate pribatua izanen baita. Sortzen diren irabaziak sozietatean inbertituko dira berriz, sozietateak pertsona fisikoei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko”.

Erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2017ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1714394