5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2017ko azaroaren 24an osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuaren 1/2017 aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorrean garatzen duen irailaren 21eko 270/1995 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Bertizaranan, 2017ko abenduaren 13an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1714370