5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Aldaketa, Legasako Kontzejuan edateko uraren hornidura eta saneamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak 2017ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Legasako Kontzejuan (Bertizarana) edateko uraren hornidura eta saneamendua arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bertizaranan, 2017ko abenduaren 13an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1714369