5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2., 3. eta 4. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2., 3. eta 4. aldaketak 2017ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Añorben, 2017ko abenduaren 7an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1714381