5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

149/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 280 eredua, “Epe Luzeko Aurrezki Planei buruzko urteko aitorpen informatiboa”, onesten duena.

Araudi fiskala aldatzeko eta jarduera ekonomikoa pizteko neurriak hartzeko abenduaren 24ko 29/2014 Foru Legea onestean, besteak beste, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatu zen (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia). Zerga horren erreformari dagokionez, aldaketak egin ziren araudian, inbertsioa errazteko eta aurrezkia sustatzeko. Horren ondorioz, Nafarroako zerga araudian sartu zen, besteak beste, kapital higigarriaren etekin positiboak atxikipena izatetik salbuetsita egotea, betiere Epe Luzeko Aurrezki Planetatik heldu badira, baldin eta zergadunak ez badu planetik heldu den kapitala ezertarako erabili hura ireki eta bost urteko epea amaitu baino lehen. Epe Luzeko Aurrezki Planen kontratuak bizi-aseguru indibidual baten edo batzuen bitartez (Epe Luzeko Aurrezki Aseguru Indibidualak deritzenak, ELAAI) gauzatu behar dira, edo gordailuen eta finantza-kontratuen bitartez (Epe Luzeko Aurrezki Kontu Indibidual batean sartuak, ELAKI). Horiek guztiak azaroaren 28ko 35/2006 Legean daude xedatuta, seigarren xedapen gehigarrian (Lege hori Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa da eta hein batean aldatzen ditu Sozietateen gaineko, Ez-egoiliarren errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko zergei buruzko legeak).

2016ko abenduaren 31n, Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste zerga neurri batzuk ezartzen dituen abenduaren 28ko 25/2016 Foru Legea argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Bertan, erredakzio berria eman eta berriz antolatzen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko 7. artikulua. Aipatu artikuluko s) letran, hauek salbuetsita egonen dira: “Epe Luzeko Aurrezki Planak bideratzeko erabiltzen diren bizi-aseguru, gordailu eta finantza-kontratuetatik heldu diren kapital higigarriaren etekin positiboak, Estatuko araudian ezarritakoaren arabera, baldin eta zergadunak ez badu planetik heldu den kapitala ezertarako erabili hura ireki eta bost urteko epea amaitu baino lehen.

Aipatutako kapitalaren edozein erabilpenek edo aipatutako epea amaitu baino lehen Estatuko araudian ezarritako baldintzetatik edozein ez-betetzek beraiekin ekarriko dute aurreko lerrokadan aipatutako etekinak –planak indarra izan duen aldian sortutakoak– sartzeko betebeharra ez-betetze hori gertatzen den zergaldian.”

Bestetik, plan horiek bizi-aseguru indibidualen bidez edo gordailuen eta finantza-kontratuen bidez gauzatzen direnez, zenbait arau aurkitu ditugu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan, Epe Luzeko Aurrezki Planei dagozkienak, nahiz eta espresuki ez den halakorik esaten.

Horrela, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko laugarren xedapen gehigarriko 7. apartatuaren c) letran, aditzera ematen da aseguru-konpainiak behartuak daudela bizi-aseguruei buruzko informazioa ematera. Horretan, bestetik, ahalmena ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari aitorpen horien eredua, epea, aurkezteko modua eta edukia ezartzeko. Halaber, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.7 artikuluak ezartzen duenez, kreditu-entitateek urteko aitorpen informatibo bat aurkeztu beharko dute, eta, bertan identifikatuko dituzte entitate horietan zerga honen zergadunek dituzten kontu guztiak (Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak edo establezimendu finkoa duten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak. Aipatu erregelamenduaren 62.23 artikuluak Ekonomia eta Ogasun kontseilariari ahalmena ematen dio dagokion informazio-eredua aurkezteko modua eta tokia finkatzeko.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, informazioaren aitorpena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aurkeztu behar duten entitateei betebehar hori betetzeko erraztasunak emateko asmoz, bidezkoa da aitorpen eredu berri bat onestea.

Horregatik guztiagatik, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko laugarren xedapen gehigarriko 7. apartatuaren c) letran (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testua), eta maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluan emandako ahalmen orokorra erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 280 ereduaren onespena.

280 eredua onesten da, “Epe Luzeko Aurrezki Planei buruzko urteko aitorpen informatiboa” aurkeztekoa, bai eta eman beharreko informazioa duten fitxategiek jarraitu beharreko erregistro-diseinuak ere. Diseinu horiek foru agindu honen eranskinean daude.

280 ereduan adierazi beharreko identifikazio zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 280 kodea izanen dira.

280 ereduan adierazi beharreko identifikazio zenbakia, aldez aurretik aitortu gabeko erregistroak sartzen dituen ordezko aitorpena edo aitorpen osagarria denean, zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 280 kodea izanen dira.

280 eredua telematika bidez aurkeztuko da, mezu informatikoen bidez, foru agindu honen 5. eta 6. artikuluan ezarritako modu eta prozedurarekin bat, eta foru agindu honen eranskinean zehaztutako edukia izan beharko du.

2. artikulua. 280 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

Epe Luzeko Aurrezki Planak kudeatzen dituzten aseguru- edo kreditu-entitateak daude behartuta 280 eredua aurkeztera, betiere, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroan aurkeztu behar badituzte beren aitorpenak.

3. artikulua. Informazioaren xedea.

Foru agindu honen eranskineko diseinuei jarraikiz, hauek aurkeztu beharko dira 280 ereduan: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.7 artikuluan zehaztutako informazioa (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako erregelamendua), eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko laugarren xedapen gehigarriko 7. apartatuaren c) letran zehaztutakoa (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testua), aitorpen informatiboari dagokion urteko edozein unetan aseguru- edo kreditu-entitate aitortzaileak kudeatutako Epe Luzeko Aurrezki Plan baten titular izan den zergadun bakoitzari dagokionez.

4. artikulua. 280 eredua aurkezteko epea.

280 eredua urte bakoitzeko otsailean aurkeztu beharko da, aurre-aurreko urte naturalari dagokion informazioari dagokienez.

5. artikulua. 280 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

280 ereduaren autolikidazioaren aurkezpen telematikoa egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:

1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

2. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarria dagoenari jarraikiz.

Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.

3. Hirugarrenen izenean aitorpenak telematika bidez aurkezteko kanpoko lankidetzarako ituna onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera, hirugarrenen izenean aitorpena telematika bidez aurkezteko baimena duten pertsona edo entitateek foru agindu honek aipatzen dituen ereduari dagokionez erabiltzen ahalko dute ahalmen hori.

6. artikulua. 280 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

Aitorpenaren aurkezpen telematikoa Internet baliatuz egiteko, prozedura hauetako bat erabiliko da:

a) Webguneko inprimakitik abiatuta, prozesu hau erabiliko da:

1. Ogasunarekiko tramiteen zerbitzura sartu Interneteko helbide honen bidez: http://www.hacienda.navarra.es.

2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzen egina bada, sistemak balidatu eginen du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako autolikidazioari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du frogagiri gisa erabiltzeko.

b) Telematika bidez, teleprozesua erabiliz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Foru agindu horren bidez arautzen dira aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta aplikatzekoa izanen zaie, lehen aldiz, 2018ko otsailaren 1etik aurrera aurkezten diren 280 ereduko aitorpenei, zeinak 2017ko ekitaldiari baitagozkio.

Iruñean, 2017ko abenduaren 18an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

ERANSKINA

280 eredua aurkezteko sortzen diren fitxategiek jarraitu beharreko erregistroen diseinuak

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota: aitortzailearen erregistroa. Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota: aitortuaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak Epe Luzeko Aurrezki Plan baten titular diren zenbat pertsona dituen, hainbeste erregistro egonen dira, 2. motako 30.000 erregistroko mugarekin bidalketa bakoitzeko.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela aurkeztuko dira, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta ez den eremuaren azalpenean beste zerbait zehazten.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, ikurrik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aitortzailearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, aitortuak (2. motako erregistroa); gero, hurrengo aitortzailearen datuak, eta, ondoren, aitortuak; eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0 mota, aitorpena kolektiboki aurkezten denean, edo 1. mota, banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 488. idazgunearen eta 500.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

280 EREDUA

0 motako erregistroa: Baterako aurkezpena

(idazguneak, mota eta eremuen deskripzioa)

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTAK.

Konstantea: ‘0’ (zero).

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

Konstantea: ‘280’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zergaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

18-57

Alfabetikoa

AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA.

Eremu hau bederatzitan banatzen da:

58-59

Bide publikoaren siglak.

60-79

Bide publikoaren izena.

80-84

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

Eskailera.

87-88

Solairua.

89-90

Atea.

91-95

Posta kodea. Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa.

96-107

Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

Probintziaren kodea. Eskuarki, probintziaren kodeari dagozkion bi digituak adieraziko dira.

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

Baterako euskarrian sartutako pertsona edo entitate atxikitzaile guztien kopurua jarriko da.

(Zergapetutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

AITORTUAK, GUZTIRA.

Euskarri kolektiboan sartutako hartzaile guztien kopurua jarriko da. Kopuru horrek bat etorri behar du 1. motako erregistroetako 136tik 144ra bitarteko idazguneetan ematen diren kopuruen baturarekin, euskarrian sartutako atxikitzaileei dagozkien erregistroekin alegia.

(Zergapetutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

‘C’:

informazioa CD-R batean (Compact Disc Recordable) aurkezten bada.

‘T’:

transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

134-173

Izena eta deiturak. 1. motako erregistroan atxikitzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-487

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

488-500

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Eremu hau laguntza programek betetako aurkezpenetarako baino ez da.

Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

A.–1. motako erregistroa: aitortzailearen erregistroa

(idazguneak, mota eta eremuen deskripzioa)

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTAK.

“1” konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

“280” konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zergaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN SOZIETATE-IZENA.

Entitate aitortzailearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe. Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

EUSKARRI MOTA.

Gako honekin beteko da:

T: transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

IZEN-DEITURAK: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN IDENTIFIKAZIO ZENBAKIA.

Aitorpenaren identifikazio zenbakia adieraziko da. 280 ereduan adierazi beharreko identifikazio zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 280 kodea izanen dira. Lehen hamar idazguneak aitorpena identifikatzeko dira, eta azken hirurak, berriz, kasuko bidalketa zenbakia identifikatzeko. Azken hiru idazgune horiek sekuentzialak izanen dira aitorpen berean, 001 sekuentziatik hasita.

Eremu hau bitan banatzen da:

108-117

AITORPENAREN IDENTIFIKATZAILEA, zenbakizkoa.

Hamar digiturekin adieraziko da aitortzailearen identifikatzailea. Aitorpen bakoitzak zenbaki ezberdin bat izanen du, eta haren lehen hiru digituak 280 kodea izanen dira.

118-120

BIDALKETAREN IDENTIFIKATZAILEA, zenbakizkoa.

Bidalketa bat baino gehiago izanez gero aitorpen berarentzat, hiru digiturekin adieraziko da dagokion bidalketaren identifikatzailea. Zenbaki sekuentzial bat izanen da, 001 sekuentziatik hasiko dena aitorpen bakoitzean.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA.

“C” bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren aitortuen erregistroak adieraztea. Ekitaldi bereko aurreko aitorpen batean adierazitako datuak aldatzeko, Nafarroako Zerga Ogasunaren egoitza elektronikora jo, eta aitorpen informatiboak kontsultatzeko eta aldatzeko zerbitzua erabili behar da aldaketa egiteko.

122

ORDEZKO AITORPENA.

“S” bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat, datu okerrak edo desegokiak dituena, osorik baliogabetu eta ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN IDENTIFIKAZIO ZENBAKIA.

Baldin eta “AITORPEN OSAGARRIA” eremuan “C” bat jarri bada, osatzen duen aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia idatziko da, bidalketaren identifikazioari dagozkion azken hiru idazguneetan zeroak jarriz.

Baldin eta “AITORPEN OSAGARRIA” eremuan “S” bat jarri bada, ordezten duen aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia idatziko da, bidalketaren identifikazioari dagozkion azken hiru idazguneetan zeroak jarriz. Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUAK, GUZTIRA.

Aitortuen erregistroen guztirako kopurua adieraziko da, aitorpena osatzen duten 2. motako xehetasun erregistroetan.

145-164

Zenbakizkoa

EKARPENEN ZENBATEKOA, GUZTIRA.

2. motako erregistroan “EKITALDIAN EGINDAKO EKARPENAK” eremuan (111-116 idazguneak) adierazitako zenbateko guztien batura idatziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere.

Eremu hau bitan banatzen da:

145-162

Zenbakizkoa. OSOA: Zati osoa. Ekarpenen zati osoa jarriko da.

163-164

Zenbakizkoa. DEZIMALA: Zati dezimala. Ekarpenen zati dezimala adieraziko da.

165-184

Zenbakizkoa

ATXIKIPEN OINARRIA.

2. motako erregistroan “EGINDAKO ATXIKIPENAREN OINARRIA” eremuan (166-175 idazguneak) adierazitako zenbateko guztien batura idatziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere.

Eremu hau bitan banatzen da:

165-182

Zenbakizkoa. OSOA: Zati osoa. Atxikipenen oinarriaren zati osoa jarriko da.

183-184

Zenbakizkoa. DEZIMALA: Zati dezimala. Atxikipenen oinarriaren zati dezimala idatziko da.

185-500

ZURIUNEAK

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

A.–2. erregistro mota

Aitortuaren erregistroa

(idazguneak, mota eta eremuen deskripzioa)

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

“2” konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

“280” konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zergaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

18-26

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IFZ.

Oro har, aitortuaren identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Aitortzaileak 14 urte baino gutxiago baditu, eremu honetan haren legezko ordezkariaren IFZ jarriko da (aita, ama edo tutorea), Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IZEN-DEITURAK.

Lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

76

Zenbakizkoa

ZER MOTATAKOA DEN EPE LUZEKO AURREKI PLANA.

Gako hauetako bat jarriko da:

1. ELAAI: Epe Luzeko Aurrezki Aseguru Indibiduala.

2. ELAKI: Epe Luzeko Aurrezki Kontu Indibiduala.

77

Alfabetikoa

IDENTIFIKATZAILE MOTA.

Gako hauetako bat jarriko da:

I: Epe Luzeko Aurrezki Planaren identifikazioa IBAN kode baten bidez egiten bada.

O: Beste identifikatzaile bat adierazi bada, hala nola aseguru kontratu baten erreferentzia zenbakia.

78-101

Alfazenbakizkoa

KONTRATATUTAKO PRODUKTUAREN IDENTIFIKATZAILEA.

Aitortuaren titulartasunekoa den ELAAIaren edo ELAKIaren identifikazio kodea jarriko da.

102-109

Zenbakizkoa

IREKITZE DATA. Baldin eta mugitu egin badira Epe Luzeko Aurrezki Planaren eskubide ekonomikoak, haren jatorrizko irekitze data hartuko da.

Eremu hau hirutan banatzen da:

102-105

Zenbakizkoa: urtea

106-107

Zenbakizkoa: hilabetea

108-109

Zenbakizkoa: eguna

110

Alfabetikoa

ALTAREN GAKOA.

Gako hauetako bat jarriko da:

A. Aitorpenak hartzen duen ekitaldian edo aurreko ekitaldiren batean eratutako Epe Luzeko Aurrezki Plana.

B. Epe Luzeko Aurrezki Plan baten baja beste aseguru-entitate edo kreditu-entitate batera mugitzeagatik.

C. Epe Luzeko Aurrezki Plan baten alta beste aseguru-entitate edo kreditu-entitate batetik ekartzeagatik.

D. Epe Luzeko Aurrezki Plan baten alta eta beste aseguru-entitate edo kreditu-entitate batera mugitzea plana ireki den ekitaldi berean.

111-116

Zenbakizkoa

EKITALDIAN EGINDAKO EKARPENAK.

Ekitaldian zehar Epe Luzeko Aurrezki Planean egindako ekarpenen zenbatekoa.

Baldin eta 2. erregistro motan “ALTAREN GAKOA” eremuan (110 idazgunea) “B” edo “D” adierazi bada, plana mugitu bitarte egindako ekarpenak adieraziko dira.

Baldin eta 2. erregistro motan “ALTAREN GAKOA” eremuan (110 idazgunea) “C” adierazi bada, plana mugitu ondoren egindako ekarpenak adieraziko dira.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere.

Eremu hau bitan banatzen da:

111-114

Zenbakizkoa. OSOA: Zati osoa. Ekitaldian zehar egindako ekarpenen zati osoa jarriko da.

115-116

Zenbakizkoa. DEZIMALA: Zati dezimala. Ekitaldian zehar egindako ekarpenen zati dezimala jarriko da.

117-126

Zenbakizkoa

EKITALDIAN ZEHAR LORTUTAKO ETEKIN POSITIBOAK.

Aitorpenak hartzen duen ekitaldian zehar Epe Luzeko Aurrezki Planak kapital higigarriari dagokionez sortutako etekin positiboen zenbatekoa adieraziko da.

Baldin eta 2. erregistro motan “ALTAREN GAKOA” eremuan (110 idazgunea) “B” edo “D” adierazi bada, plana mugitu bitarte sortutako etekinak adieraziko dira, plana mugitzearen ondorioz sor litezkeenak barne.

Baldin eta 2. erregistro motan “ALTAREN GAKOA” eremuan (110 idazgunea) “C” adierazi bada, plana mugitu ondoren sortutako etekinak adieraziko dira.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere.

Eremu hau bitan banatzen da:

117-124

Zenbakizkoa. OSOA: Zati osoa. Ekitaldian zehar lortutako etekin positiboen zati osoa jarriko da.

125-126

Zenbakizkoa. DEZIMALA: Zati dezimala. Ekitaldian zehar lortutako etekin positiboen zati dezimala jarriko da.

127-136

Zenbakizkoa

EKITALDIAN ZEHAR LORTUTAKO ETEKIN NEGATIBOAK.

Aitorpenak hartzen duen ekitaldian zehar Epe Luzeko Aurrezki Planak kapital higigarriari dagokionez sortutako etekin negatiboen zenbatekoa adieraziko da.

Baldin eta 2. erregistro motan “ALTAREN GAKOA” eremuan (110 idazgunea) “B” edo “D” adierazi bada, plana mugitu bitarte sortutako etekin negatiboak adieraziko dira, plana mugitzearen ondorioz sor litezkeenak barne.

Baldin eta 2. erregistro motan “ALTAREN GAKOA” eremuan (110 idazgunea) “C” adierazi bada, plana mugitu ondoren sortutako etekin negatiboak adieraziko dira.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere.

Eremu hau bitan banatzen da:

127-134

Zenbakizkoa. OSOA: Zati osoa. Ekitaldian zehar lortutako etekin negatiboen zati osoa jarriko da.

135-136

Zenbakizkoa. DEZIMALA: Zati dezimala. Ekitaldian zehar lortutako etekin negatiboen zati dezimala jarriko da.

137

Zenbakizkoa

EPE LUZEKO AURREKI PLANA IRAUNGITZEA.

Baldin eta ekitaldian zehar Epe Luzeko Aurrezki Plana iraungi egiten bada, gako hauetako bat idatziko da:

1: Epe Luzeko Aurrezki Plana iraungitzea planean sartutako zenbatekoak erabiltzeagatik plana ireki eta 5 urte igaro baino lehen edo ekarpenak egiteko muga ez betetzeagatik bat etorriz Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 35/2006 Legearen hogeita seigarren xedapen gehigarrian 1. apartatuaren c) letran ezarritakoarekin.

2: Epe Luzeko Aurrezki Plana iraungitzea aurreko paragrafoan zehaztutako arrazoiak ez diren beste arrazoi batzuengatik.

Epe Luzeko Aurrezki Plana ez bada iraungi aitorpenak hartzen duen ekitaldian zehar, eremu hau hutsik utziko da. Planari gehitutako eskubide ekonomikoak mugituz gero, baina betiere martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren zortzigarren xedapen gehigarrian zehaztutako terminoetan, ez da iraungitzat joko Epe Luzeko Aurrezki Plana. Beraz, “B” edo “D” adierazi bada 2. erregistro motan “ALTAREN GAKOA” eremuan (110 idazgunea), eremu hau edukirik gabe utziko da.

138-145

Zenbakizkoa

IRAUNGITZE DATA.

Baldin eta 2. erregistro motan “EPE LUZEKO AURREKI PLANA IRAUNGITZEA” eremuak (137 idazgunea) edukia badu, iraungitze data adieraziko da.

138-141

Zenbakizkoa: urtea

142-143

Zenbakizkoa: hilabetea

144-145

Zenbakizkoa: eguna

146-155

Zenbakizkoa

ETEKIN POSITIBO METATUAK.

Baldin eta 2. erregistro motan “EPE LUZEKO AURREKI PLANA IRAUNGITZEA” eremuak (137 idazgunea) edukia badu, plana ireki zenetik kapital higigarriari dagokionez lortutako etekin positibo guztien zenbatekoa adieraziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere.

Eremu hau bitan banatzen da:

146-153

Zenbakizkoa. OSOA: Zati osoa. Plana ireki zenetik lortutako etekin positibo metatuen zati osoa jarriko da.

154-155

Zenbakizkoa. DEZIMALA: Zati dezimala. Plana ireki zenetik lortutako etekin positibo metatuen zati dezimala jarriko da.

156-165

Zenbakizkoa

ETEKIN NEGATIBO METATUAK.

Baldin eta 2. erregistro motan “EPE LUZEKO AURREKI PLANA IRAUNGITZEA” eremuak (137 idazgunea) edukia badu, plana ireki zenetik kapital higigarriari dagokionez lortutako etekin negatibo guztien zenbatekoa adieraziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere.

Eremu hau bitan banatzen da:

156-163

Zenbakizkoa. OSOA: Zati osoa. Plana ireki zenetik lortutako etekin negatibo metatuen zati osoa jarriko da.

164-165

Zenbakizkoa. DEZIMALA: Zati dezimala. Plana ireki zenetik lortutako etekin negatibo metatuen zati dezimala jarriko da.

166-175

Zenbakizkoa

EGINDAKO ATXIKIPENAREN OINARRIA.

Baldin eta 2. erregistro motan “EPE LUZEKO AURREKI PLANA IRAUNGITZEA” eremuan (137 idazgunea) 1. gakoa adierazi bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 35/2006 Legearen hogeita seigarren xedapen gehigarrian 6. apartatuan ezarritakoarekin bat egin den atxikipenaren oinarria idatziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere.

Eremu hau bitan banatzen da:

166-173

Zenbakizkoa. OSOA: Zati osoa. Egindako atxikipenaren oinarriaren zati osoa jarriko da.

174-175

Zenbakizkoa. DEZIMALA: Zati dezimala. Egindako atxikipenaren oinarriaren zati dezimala adieraziko da.

176-186

Alfazenbakizkoa

ETEKIN NEGATIBO EGOZGARRIAK.

Baldin eta 2. erregistro motan “EPE LUZEKO AURREKI PLANA IRAUNGITZEA” eremuan (137 idazgunea) 2. gakoa adierazi bada, plana iraungi den ekitaldian egotz daitezkeen kapital higigarriaren etekin negatiboen zenbatekoa adieraziko da; etekin horiek zein diren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 35/2006 Legearen hogeita seigarren xedapen gehigarrian 7. apartatuan dago zehaztuta. Beste edozein kasutan eremu hau zeroz beteko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

176

ZEINUA: Eremu alfabetikoa: “N” bat adieraziko da beti.

177-186

ETEKIN NEGATIBOA: Zenbakizko eremua, hamar idazgunekoa.

Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere. Eremu hau bitan banatzen da:

177-184

Zenbakizkoa. OSOA: Zati osoa. Etekin negatibo egozgarrien zati osoa adieraziko da.

185-186

Zenbakizkoa. DEZIMALA: Zati dezimala. Etekin negatibo egozgarrien zati dezimala adieraziko da.

187-500

-----------

ZURIUNEAK

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F1715206