49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

97E/2018 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietista-nutrizionisten lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 8ko 633E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietista-nutrizionisten lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Deialdi hori 2017ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ekoan.

Oposizio aldia amaitu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak aurkeztutako izangaien zerrenda eman du argitara, lortutako kalifikazioak barne; izangai bakar batek ere ez duenez lortu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietista-nutrizionisten lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 6.3.2 oinarrian ezarritako puntuazioa, bidezkoa da deialdia bete gabe uztea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietista-nutrizionisten lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1802536