49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

60/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Rafael Araujo Guardamino jauna, Udalen Hirigintza Planeamendurako Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela libreki erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 22ko 59/2018 Foru Aginduaren lehen puntua aldatzea. Foru agindu horrek kargutik kendu zuen Rafael Araujo Guardamino jauna, Udalen Hirigintza Planeamendurako Ataleko burua. Hona puntu horren testu berria:

“Rafael Araujo Guardamino jauna, Udalen Hirigintza Planeamendurako Ataleko burua, kargutik kentzea, 2018ko martxoaren 22tik aurrera ondorioekin”.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 23an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1802714