49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2018ko otsailaren 19ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Bidaurretako Bake Epaitegia: Fernando Arrondo Arbilla jauna eta Arturo Zazpe Gorritxo jauna, bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Leitzako Bake Epaitegia: Izaskun Iparraguirre Baleztena andrea, bake epaile titularra.

Bosgarrena.–Oizko Bake Epaitegia: Jesús María Ariztegui Arocena jauna eta Leire Ëlizondo Erasun andrea, bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Arguedasko Bake Epaitegia. Eva Lecumberri Aguirre andrea, ordezko bake epailea.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 19an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1802493