49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Lurzoru urbanizaezinaren erabilerak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Zabaltzako Udalak, 2017ko ekainaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lurzoru urbanizaezinaren erabilerak arautzen dituen ordenantza. Hura 2017ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik ez erreklamaziorik jaso.

2018ko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, bildutakoek aho batez, erabaki zuten behin betiko onestea Lurzoru urbanizaezinaren erabilerak arautzen dituen ordenantza, horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza, eta haren testua osorik argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arraitzan, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

ERANSKINA

Lurzoru urbanizaezinaren erabileren gaineko ordenantza (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1802119