49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-18 oinarrizko unitatearena. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko otsailaren 13an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 13-FEB-18 (3/CV).

«Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2018ko urtarrilaren 31ko txostenarekin bat eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2018ko otsailaren 1eko txostenarekin bat, hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-18 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketa, Óscar Hugo Corredor Nasarre de Letosak 2018ko urtarrilaren 5ean aurkeztua Isga Inmuebles SAren izenean, beheko solairuen altuerak zehazteko, toki zehatz batzuetako hegalkinak bateratzeko eta eraikinen barne lerrokadurak pixka bat zuzentzeko.

2. Behin betiko onetsi aurretik, testu bategina aurkeztu beharko dela. Horretan, L18.4 eta L18.5 lurzatien gehieneko lerrokadura zuzenduko da, indarrekoa mantenduz, eta onartutako gorputz irtenen lerrokadura berria ezarriko da. Zuzenketa honen zergatia honako hau da: “ezin da inolako hegalkinik egon ereduko azken solairuaren forjatu-sabaiaren goiko kotaren eta eraikinaren gailurraren lerroaren artean”. Horrenbestez, arautegi idatzia eta dokumentazio grafikoa egokitu behar da.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, iragarkiak paratzea hemengo egunkarietan.”

Iruñean, 2018ko otsailaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1802477