49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

10/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Oteitzako Udaleko alkateak, 2018ko otsailaren 20an, hasiera batean onetsi zuen 700 euroko kreditu-transferentziaren espedientea, 2017ko gastuen aurrekontuan (aurrekontuko 10. aldaketa), 4121.48000 (Konpentsazioak lurzatien onuradunentzat) eta 4411.22730 (Bidaiarien garraio publikoa) partidak finantzatzeko, 4140.61900 (Bideen eta bestelako azpiegituren egokitzapena) partidaren bidez finantzatuko baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 43. artikuluan xedatuari jarraituz.

Oteitzan, 2018ko otsailaren 20an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1802480