49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

8/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Oteitzako Udaleko alkateak, 2018ko otsailaren 20ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen 6.223 euroko kreditu-transferentziaren espedientea, 2017ko gastuen aurrekontuan (aurrekontuko 8. aldaketa), 9200.64100 (Udaleko web-orria) eta 9200.62900 (Askotariko material inbentagarria eta bestelako inbertsioak) partidak finantzatzeko, 9200.14300 (Idazkariaren oinarrizko ordainsariak) partidaren bidez finantzatuko baitira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 43. artikuluan xedatuari jarraituz.

Oteitzan, 2018ko otsailaren 20an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de E.

Iragarkiaren kodea: L1802478