49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Koefizienteak eta tasak Hiri-lurren
balio-gehikuntzaren gaineko zergan

Obanosko Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Ondoko koefizienteak eta zerga-tasa onestea:

a) Zerga-oinarria zehazteko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %16.

Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan zehaztutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Obanosen, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

Iragarkiaren kodea: L1802492