49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

2018an Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018ko martxoaren 9an hasi eta apirilaren 9an bukatuko da.

Zergaren ordainketa helbideratua ez daukatenek, ordaintzeko ohar bat jasoko dute beren etxean eta zerga ordainduko dute Caixabank, Rural Kutxa o BBVAko edozein bulegotan, Udalaren kontuan eta, ondoren, ordainagiria eraman beharko dute Murchanteko Udalera, goizeko 10:30etik 14:30era bitartean, jatorrizko ordainagiria jasotzeko, ezarritako epea bukatu arte.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Murchanten, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1802909