49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Herri-larreen aprobetxamendua

Eloko Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du jarraian zehazten den bazkalekuko herri-larreen aprobetxamendua esleitzeko, esleipen egunetik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko aldirako.

3. bazkalekua (Elortzekiko muga). Hasierako prezioa: 1.440 euro urtean.

Eskaintzak Udal Idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen.

Gutun-azalak proposamenak aurkezteko azken eguneko 13:30ean irekiko dira.

600 euroko behin-behineko fidantza eratzea nahitaezko baldintza izanen da.

Enkantearen baldintza-agiria Udal Idazkaritzan dago.

Elon, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1802497