49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga 2018an.
Borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko martxoaren 22tik apirilaren 23ra izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2018ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko martxoaren 22an kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da, halaber, borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1803057