49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Txapardia Ehiza Mankomunitatearen tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Ikusirik iraungitzear dela Barasoaingo, Garinoaingo eta Orisoaingo udal-mugarteetan dagoen tokiko ehiza-barrutia, Txapardia Ehiza Mankomunitatearen titulartasunpean dagoena.

Ikusirik mankomunitate hori osatzen duten udalek, 2008ko apirilaren 7an, ordezkatzeko ahalmena eman ziotela Garinoaingo Udalari, ehiza-barrutia behar den bezala kudeatzeko eginkizunak egin ditzan, besteak beste, berariaz, ehiza-barrutia eratzeko eskaera egitea Mankomunitatearen izenean.

Ikusirik Garinoaingo Udalak, 2018ko otsailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuela aipatu tokiko ehiza-barrutia eratzeko tramiteak abiatzea.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Garinoaingo Udalaren bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Barasoain, Garinoain eta Orisoain.

Garinoainen, 2018ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1802422