49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Erabakia, indarrik gabe uzteko urriaren 30eko hirigune historikoan Hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespena, eta onesteko parte-hartze prozesu osagarria

Doneztebeko Udalak, 2018ko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen indarrik gabe uztea Udalak 2017ko urriaren 30eko osoko bilkura arruntean hasiera batean onetsitako Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Doneztebeko hirigune historikoan, Doneztebeko Udalak sustatua. Erabaki horren xedea da herritarren parte-hartzea indartzea eta bultzatzea, Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren antolamenduaren kontra jendaurreko epean aurkeztutako eragozpenak aztertzea, eta parte-hartzeko prozesu osagarria egitea.

Aditzera ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka ondoko errekurtsoak aurkezten ahal direla:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2018ko otsailaren 16an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1802465