49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Ezkontza zibila egiteko eskumena
bertze baten esku uztea

53/2018 Ebazpena.

Alkate udalburuak, 2018ko otsailaren 20an, ebazpen hau eman zuen:

Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluekin loturik, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko Jarraibidean ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz, hona zer ebatzi duen alkate honek, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Ana Isabel Lacarra Ridruejo zinegotziaren esku uztea ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, martxoaren 17an, 12:00etan, ezkontza zibila egin dezan udaletxean.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cintruenigon, 2018ko otsailaren 20an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1802498