49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Hirigintza-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1258., 1259., 1260., 1261., 1262., 1263., 1264. eta 1265. lurzatietan. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalean, 2018ko otsailaren 16an egindako bilkura arruntean, zinegotziek aho batez hartu zuten ondotik hitzez hitz ematen den erabakia:

“Lehena.–Behin betiko onestea hirigintza-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 1258., 1259., 1260., 1261., 1262., 1263., 1264. eta 1265. lurzatietan.

Bigarrena.–Alkatea eskuordetzea, beharrezko kudeaketak egin ditzan.

Jakinarazten da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ezen, ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 28/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraituz.

Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, zuzenean Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita”.

Cabanillasen, 2018ko otsailaren 20an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1802785