49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

74E/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, José Ignacio Erro Jaúregui jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzuko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariari dagokiola, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. José Ignacio Erro Jaúregui jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzuko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta. Kargu-uzteak 2018ko otsailaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera igortzea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1802728