49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, kultura, kirol eta gazteentzako diru-laguntzen 2018ko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 387397.

Diru-laguntza jaso dezakete diru-laguntzen deialdi bakoitzari dagokion aldian udal mugapean egiten diren jarduera programatuek, kultura, kirol eta gazteria arloetakoak badira.

Eskatzaileak:

–Irabazteko asmorik gabeko entitate eta elkarteak, helbidea udalerrian badute.

–Pertsona fisikoak, talde baten ordezkariak badira eta helbidea udalerrian badute, irabazi asmorik gabeko ekimenetarako.

Epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Orobat, argitaratuko da Udalaren eta Kontzejuen oholetan eta Udalaren web-orrian.

Finantzaketa: aurrekontuko 1 3340 48201 partidaren gehieneko aurrekontua 5.000 eurokoa da. Salbuespenak kenduta, emandako diru-laguntza ez da aplikatzen zaion jardueraren kostuaren %70 baino gehiago izanen.

Jakingarriak eta inprimakiak: interesdunek Berriobeitiko Udaleko bulego orokorretan (Udal plaza, 1) eskura dezakete deialdiaren testua eta eskaera egiteko inprimaki berariazkoak, 9:00etatik 14:00etara.

Berriobeitin, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1802726