49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa puntual xehatua Udal Plan Orokorrean,
8. antolamendu eremuari dagokionez (Iratxe bizitegia). Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehatua, hiri-lurren 8. antolamendu eremuari dagokion ordenantza aldatzeko (Iratxe bizitegia 1, estalkien tipologiari dagokionez). Félix Javier Ortega Montesek sustatu du, FJF Ortega Montes SLUren izenean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua aplikatu beharrez.

Epe hori iraganik, Aiegiko Udalak aldaketa xehatua behin betiko onesteko erabakia hartu, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Aiegin, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1802475