49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Xehetasun-azterketa eta mugaketa berria, Egiarretako U21 eta U35 unitateetan. Hasierako onespena

Arakilgo alkateak ebazpena eman du 2018ko otsailaren 20an, hasiera batean onesteko Egiarretako U21 eta U35 unitateen xehetasun-azterketa eta mugaketa berria, Valentín Villanuevak sustatuta.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren Legearen 143. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa betez, interesdun orok espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Arakilen, 2018ko otsailaren 20an.–Alkatea, M. Paz González Sagüés.

Iragarkiaren kodea: L1802458