49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

454/2018 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Udaletako Funtzionarioen Montepio Orokorreko 2017ko defizita eta Nafarroako toki entitateen arteko banaketa onesten dituena.

Gizarte Prestazioen Zerbitzuak txosten bat egin du, eta bertan proposatu du onets dadila Nafarroako Udaletako Funtzionarioen Montepio Orokorreko 2017ko defizita, eta Nafarroako toki entitateen artean bana daitezela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2018ko Aurrekontu Orokorren kargura ordaindutako diru kopuruak, hain zuzen ere Nafarroako Udaletako Funtzionarioen Montepio Orokorrean 2017an sortutako pentsioen prestazio ekonomikoak direla-eta ordaindutakoak. Beraz, Nafarroako Udaletako Funtzionarioen Eskubide Pasiboen Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da defizit hori eta Nafarroako toki entitateen arteko banaketa onestea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ordaindutako zenbatekoetatik berreskura ditzakeen kuotak adieraztea. Zenbateko horiek toki entitate bakoitzeko Banaketa Kontuan kargatuko dira, urriaren 17ko 222/1984 Foru Dekretuaren 2. artikuluan (urtarrilaren 16ko 8/1987 Foru Dekretuan ezarritako testu berriaren arabera) ezarrita dagoen bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Udaletako Funtzionarioen Montepio Orokorreko 2017ko defizita onestea, 17.808.824,52 eurokoa baita.

Defizit hori Nafarroako toki entitateen artean banatuko da, ebazpen honen eranskin bakarrean zehazten den moduan.

2. Nafarroako Udaletako Funtzionarioen Montepio Orokorreko defizitaren ondoriozko karguak lau alditan eginen dira, 2018ko hiruhileko bakoitzeko lehen hamabostaldian.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

4. Ebazpen hau Gizarte Prestazioen Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F1802820