49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

4D/2018 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Lan Zerbitzuko zuzendariak emana, Unión Sindical de CC.OO. de Navarra (CC.OO) izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000103; lehengo gordailu zenbakia: 31/33).

Onartu egin da aipatutako elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera José Jesús Rodríguez Gil jaunak egin zuen, 31/2018/000007 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan aditzera ematen da Unión Sindical de CC.OO de Navarra sindikatuaren Kontseiluak 2018ko urtarrilaren 26an egindako bilkuran erabaki zuela entitatearen estatutuak aldatzea, estatutu konfederaletara egokitzeko asmoz.

Adierazitakoa ikusirik, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 7/2018 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz (2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa), erabaki da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta iragarki ohol telematikoan erakustea, egindako aldaketari publizitatea emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jartzen ahal dute Iruñeko lan arloko epaitegietan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2018ko otsailaren 22an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1802716