49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak otsailaren 13an emandako 43/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez honako laguntza hauen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi dira 2018. urterako: basogintzako teknologietan nahiz basoko produktuen transformazio, mobilizazio eta merkaturatzerako jardueretan egiten diren inbertsioetarako laguntzak (2014-2020 LGP-Landa Garapenerako Programaren 08.06.01 azpineurria).

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 382716, bai eta aldizkari honetan ere, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean.

Iruñean, 2018ko otsailaren 13an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1803048