49. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

2/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 20ko 138/2017 Foru Aginduan atzemandako akats bat; aipatutako foru aginduaren bitartez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia.

Ikusi da akats bat dagoela 2. artikuluko 4. apartatuko A) letran, izan ere zerbitzua Iruñean ematen duten langileentzat 3. apartatuko A) letran jaso den Eguberrietarako ordu murrizketa ez da jaso aipatutako 4. apartatuan zerbitzua Iruñean ematen ez duten langileentzat. Hortaz, egoki den zuzenketa egiten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 20ko 138/2017 Foru Aginduan atzemandako akats bat zuzentzea, hain zuzen ere 2. artikuluko 4. apartatuko A) letran atzemandakoa (aipatutako foru aginduaren bitartez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia), honela:

Hau dioen tokian: “A) Kasuan kasuko herriko festak direla-eta, 16 ordu eta 20 minutuko murrizketa lan ordutegian, leku bakoitzaren ezaugarrien arabera banatu beharrekoa. Denbora hori Iruñean lan egiten duten langileei arrazoi horregatik dagokien berbera da”.

Honako hau beha du: “A) Kasuan kasuko herriko festak eta Eguberriak direla-eta, 16 ordu eta 20 minutuko murrizketa lan ordutegian, leku bakoitzaren ezaugarrien arabera banatu beharrekoa. Denbora hori Iruñean lan egiten duten langileei arrazoi horregatik dagokien berbera da”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 23an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1801105