1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak otsailaren 16an emandako 12E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi da irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdi bat, 2018. urtean gizarte intereseko programa komunitarioak egiteko langabeen alde.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 386487.
Lehena.–Onuradunak.
Irabazi-asmorik gabeko entitateak, gizartetik baztertuta eta lanik gabe dauden pertsonak gizarteratzera eta lanean hastera bideratutako jarduketak egiten dituztenak.
Bigarrena.–Xedea.
Gizartetik baztertuta eta, aldi berean, lanik gabe dauden pertsonentzat gizarteratzearen arloan antolatzen diren proiektuak finantzatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
12E//2018 Foru Agindua.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
1.270.149,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2018ko otsailaren 15ean.–Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1802404