48. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Ur zerbitzuaren erregelamenduaren testu bateginean. Behin betiko onespena. Akats zuzenketa

Akatsa atzeman denez Ur zerbitzuaren erregelamenduaren testu bateginean egin aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian (2018ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 19koa, 2163. orrialdea), ondoko zuzenketa hau egin behar da:

Honako hau dioen tokian: “105. artikulua. Arau-haustearen eta zehapenaren mailaketa. Arau-hauste arin batean berreroriz gero, arau-hauste oso larria bihurtuko da.

Zehapenen mailaketan eta aplikazioan bereziki kontuan hartuko dira asmoaren norainokoa, egindako kaltearen nolakoa eta arau-hausteak irautea.

Zehapena %25eko murrizketarekin ordaintzen ahal da behar den zenbatekoaren gainean aplikatuta, betiere ordainketa borondatez egiten bada ebazpena eman aurretik. Era berean, %25eko murrizketa aplikatzen ahalko da arau-hausleak bere erantzukizuna onartzen badu, eta bi murrizketak metatzen ahalko dira”.

Honako hau behar du: “105. artikulua. Arau-haustearen eta zehapenaren mailaketa. Arau-hauste arin batean berreroriz gero larritzat hartuko da, eta arau-hauste larri batean berreroriz gero oso larritzat hartuko da.

Zehapenen mailaketan eta aplikazioan bereziki kontuan hartuko dira asmoaren norainokoa, egindako kaltearen nolakoa eta arau-hausteak irautea.

Zehapena %25eko murrizketarekin ordaintzen ahal da behar den zenbatekoaren gainean aplikatuta, betiere ordainketa borondatez egiten bada ebazpena eman aurretik. Era berean, %25eko murrizketa aplikatzen ahalko da arau-hausleak bere erantzukizuna onartzen badu, eta bi murrizketak metatzen ahalko dira”.

Lizarran, 2018ko otsailaren 19an.–Mankomunitateko burua, M. Victoria Sevilla Marzo.

Iragarkiaren kodea: L1802415