48. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitatearen ibilgailuaren kalifikazio juridikoaren aldaketa eta besterengarritasun-deklarazioa

Bidausi Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2018ko otsailaren 15ean egin bilkura arruntean, erregelamenduaren araberako quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zerbitzu publikoko ondasunen kalifikazioa, haiek besterendu aurretik, aldatzeari dagokionez, honako hau erabaki da:

1.–Administrazio espedienteari hasiera ematea, Mankomunitatearen ibilgailu honen kalifikazio juridikoa aldatu ahal izateko: MAN markako kamioia, 4116-CMT matrikula duena; erabili ezineko efektu deklaratu nahi da, kalifikazioa arrazoitzen zuen zeregina betetzeari utzi baitio. Ondoren, besterenduko da.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Halaber, Mankomunitateko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

3.–Mankomunitateko buruari ahalmena ematea aldaketa gauzatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak sinatzeko.

Garraldan, 2018ko otsailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Juamperez Huarte.

Iragarkiaren kodea: L1802403