48. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, aurrekontuan 1/2017 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa: kreditu-gehigarriak

GASTUAK:

1 23110 13100 partida. Harrera egiteko aldi baterako langileak, ordainsariak: 7.000,00 euro.

1 23112 13100 partida. Etxeko laguntza zerbitzuko aldi baterako langileak, ordainsariak: 19.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1 8700 partida. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 26.000,00 euro.

Berriozarren, 2018ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Patricia Abad Encinas.

Iragarkiaren kodea: L1802104