2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Herri-lurren desafektazioa, Romerales alderdiko 19. poligonoko 845. lurzatian
Arturo Goldaracena Asa, Tafallako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak,
ADITZERA EMATEN DU:
2018ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zela:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea herri-lurren desafektazioa, Romerales alderdiko 19. poligonoko 845. lurzatiko A, C, E, N, Q, J, X eta AB azpilurzatiena. Osotara 51.021,70 m²-ko azalera dute, Fagor Ederlan Tafalla Sociedad Cooperativa enpresari erabilera lagatzeko espedientean dauden plano eta deskripzioaren arabera.
Bigarrena.–Desafektatzeko diren lurrak erabiltzeko lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea, Fagor Ederlan Tafalla Sociedad Cooperativa enpresaren alde, 1. fasean instalazioa gauzatzeko, 1. ontziko herri-lurren okupazioa erregularizatzeko (lixibiatuen putzua) eta 2. ontzia egiteko.
Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian jarritako iragarkiaren bidez, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Laugarrena.–Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik egiten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, herri-lurren desafektazioari dagokionez, horien erabilera Fagor Ederlan Tafalla Sociedad Cooperativa enpresari lagatzeko, aprobetxamendu berezia egiteko.
Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan.
Tafallan, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1801926