48. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Alde Zaharraren Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren Hirigintza Araudiaren 87. eta 88. artikuluetan. Jendaurreko epearen luzapena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2018ko martxoaren 6an:

JOB 02-MAR-18 (2/CU).

“Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko urtarrilaren 17an hartutako erabakia, hasiera batez onesteko Alde Zaharraren Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren Hirigintza Araudiaren 87. eta 88. artikuluen aldaketa, eta ikusirik erabaki hori 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2018ko otsailaren 8koan, argitaratu dela, honako hau

ERABAKI DA:

Alde Zaharraren Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren Hirigintza Araudiaren 87. eta 88. artikuluen aldaketa jendaurrean egoteko epea 2018ko apirilaren 20ra arte luzatzea.”

Iruñean, 2018ko martxoaren 2an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1803045