2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Xehetasun-azterketa UC-11 unitatean (3. poligonoa, 234 etik 239.era bitarteko lurzatiak). Hasierako onespena
Alkatetzak otsailaren 9an eman 15/2017 Dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi da xehetasun-azterketa, Lodosako (Nafarroa) Diputazio etorbideko 11ko, San Blas kaleko 3 eta 1eko, eta Fueros kaleko 2, 4 eta 6ko etxebizitzek osatzen duten etxesailari dagokiona, hurrenez hurren, 3. poligonoko 234., 235., 236., 237., 238. eta 239. lurzatiak baitira. Hura Renato Alegría Moracho arkitektoak prestatu zuen 2017ko azaroan, elkargoaren ikus-onespenik gabekoa (Lodosako Udalean 278 sarrera zenbakia du, 2018/02/01ekoa) eta Fueros kaleko 2ko jabeen elkarteak (H31431950) sustatu zuen. Haren xedea da igogailua egitea eta eraikina eta kalearen arteko koska kentzea, eraikineko arkitektura-oztopoak kentzeko. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan 72.ari dagokionez ezarritakoarekin bat, ebazpen honen berri ematen zaie sustatzaileari (Fueros kaleko 2ko jabeen elkartea, 3. poligonoko 237. lurzatian), eta zuzenean ukitutako gainerako partikularrei (3. poligonoko 234.etik 239.era bitarteko lurzatietako hiri-unitateen titularrak). Agiria eta espedientea, erregelamenduak agindu bezala, jendaurrean egonen dira hogei eguneko epean, iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, Udalak osoko bilkuran behin betiko onetsi aitzin, hura bidezkoa bada.
Lodosan, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.
Iragarkiaren kodea: L1802071