48. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12E/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdi bat onesten duena 2018. urtean gizarte intereseko programa komunitarioak egiteko langabeen alde.

Ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duenak, %0,7 horretan sartzen den diruaren azken destinoa ezartzen du, jarduketak eta ekintzen hartzaileak finkatu eta lehenesten ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko GKEei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei parte hartzeko eta inplikatzeko aukera ematen die.

Ondorio horretarako, lege horren 3. artikuluan tributuen %0,7ko esleipenetik ateratzen diren diru-sarreren bidez lagunduko diren taldeak jasotzen dira, eta horien artean dago “Prestaziorik gabeko langabeentzako arretako” taldea. Hortaz, deialdi honen onuradun izanen dira langabe egonik Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) kotizaziopeko prestazioak hartzen ez dituztenak.

Halaber, deialdia PFEZaren %0,7ko Funtsetik ateratako funtsez hornitutako partida baten bidez finantzatuta dagoenez, Gizarte Ongizateko Kontseiluak, 2018ko urtarrilaren 18ko bilkuran, egokitzat eman du, aho batez, funts hori goiburuan aipatutako deialdian erabiltzea, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.

Bestalde, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea; eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Gure erkidegoa jasaten ari den krisi ekonomikoaren ondorioz zuzenean, talde horien barrenean asko ugaritu dira bazterketa sozialeko egoeran izanik oinarrizko errenta jasotzen ari diren pertsonak; horregatik, beharrezkoa da jarduketa horietatik batzuk aipatu prestazioa jasotzen ari diren familia unitateetara bideratzea.

Egoera sozioekonomikoak neurri handiagoan kanporatu ditu lan merkatutik gizarteratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonak, dela adinarengatik, prestakuntza maila eskasarengatik, gutxiengo etnikoetakoak izateagatik, osasun mentaleko prozesuetan egoteagatik, etab.

Batzuetan, kolektibo ahulenek ez dituzte baldintzak betetzen prestakuntza arruntera iristeko (lan merkatura sartu aurreko ohiturak, prestakuntza maila gutxienekoa, gaztelania ezagutzea, etab.), eta beharrezkoa izaten da aldez aurreko lan handia, sektore ahulenen gaitasun pertsonalak, prestakuntzakoak eta enplegukoak hobetzeko, enplegagarritasuna eta lan merkaturako sarbidea hobetze aldera.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarteratze arloan bermatu gabeko prestazioen artean, agertzen dira gizarte-bazterketaren arloan jarduten duten gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute arau horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta diru-laguntza jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten diru-laguntza eskuratzeko.

Deialdi honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea diru-laguntza horiek emateko, hots, irabazi-asmorik gabeko entitateek gizartetik baztertuta eta lanik gabe dauden pertsonak gizarteratzera eta lanean hastera bideratutako jarduketak egin ditzaten.

Deialdiak bide ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du diru-laguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Diru-laguntza honen deialdia onestea: “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzak, 2018. urtean gizarte intereseko programa komunitarioak egiteko langabeen alde”.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

900003-91600-4819-231612: PFEZaren %0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu programa komunitarioetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidezkoak

2018

1.270.149,00 euro

4. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratzeko eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentroari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko otsailaren 16an.–Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

I. ERANSKINA

Lehena.–Xedea eta helburua.

1. Eskubide Sozialetako Departamentuak deialdia egin du irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko 2018rako, helburua izanik gizartetik baztertuta eta, aldi berean, lanik gabe dauden pertsonentzat gizarteratzearen arloan antolatzen dituzten proiektuak finantzatzea.

Deialdi honen babespean egin beharreko proiektuak bi jarduketa ildotan gara daitezke:

a) Gizartetik baztertuta dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, batez ere errenta bermatua jasotzen ari badira eta hainbat faktorerengatik ezin badituzte erabili arlo honetako baliabide arruntak, eta, bazterketako zenbait adierazlerengatik, gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza-ibilbideen onuradun izan badaitezke.

b) Gizartetik baztertuta dauden pertsonen aldi baterako kontratazioa, laneratzeko aukerak hobetzeko ohiturak eta gaitasunak eskura ditzaten. Modalitate honen babesean kontratatu beharreko pertsonek talde hauetako batean egon beharko dute:

–Kontratazio unean errenta bermatuaren onuradun direnak.

–30 urtetik beherakoak, gizartean bazterturik daudenak edo horretarako arriskuan.

–Salbuespenez, kontrata daitezke bi talde horietan ez daudenak, baldin gizartetik baztertuta badaude eta akonpainamendu soziala behar badute gizarteratze-ibilbidea egiteko.

2. Diru-laguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Eduki bakarra honako hau duten proiektuak baztertu egiten dira berariaz: kultur ekintzak eta aisialdikoak eta astialdikoak egitea eta eraikuntza eta/edo birgaitze lanak.

Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Helburu horietarako 1.270.149,00 euro bideratuko dira, 2018ko aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu komunitarioko programetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidez” izeneko 900003 91600 4819 231612 partidan erabilgarri dagoen zenbatekoa.

Kopuru osoa jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

A modalitatea.–Proiektu integralak, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzeko. Modalitate honetarako 570.149,00 euro gordeko dira; proiektu bakoitzerako 60.000,00 euro eskatuko dira, gehienez ere.

Proiektu honen xede izanen dira sarbiderik ez dutenak prestakuntza eta/edo enplegu arloko baliabide arruntetara, prestakuntzan gabeziak izateagatik, edo prestakuntzarik ez izateagatik, gaitasun pertsonal falta izateagatik, edo egoera administratibo irregularrean egoteagatik, etab.

Modalitate honen babesean aurkeztutako proiektuek honako hauek barne har ditzakete:

1.–Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak.

2.–Lan merkatuan sartu aurreko ekintza okupazionalak.

3.–Norbera gaitzeko ekintzak.

4.–Lanerako prestakuntza eta enpresako praktikak.

Modalitate honetan aurkeztu beharreko proiektuek esku-hartzearen ardatz nagusi gisa izanen dute gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzea, eta, horretaz gain, honako hauetara bideratuko dira:

–Abilezia pertsonala eta gaitasunekoak eskuratzea eta hobetzea.

–Onuradunen enplegagarritasuna handitzeko ekintzak garatzea. Honako hauetan zentratuko dira: ohiturak hartzea, hizkuntza gaitasunak hobetzea, gaitasun okupazionala, enplegurako orientatzea eta laguntzea.

Deialditik kanpo daude profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzak.

B modalitatea.–Errenta bermatua jasotzen duten pertsonak, 30 urtetik beherakoak eta gizarte bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan daudenak, kontratatzea barne hartzen duten proiektuak. Salbuespenez, beste batzuk ere kontrata daitezke, baldin gizarte bazterketa egoeran badaude eta laguntza soziala behar badute gizarteratze-ibilbidea egiteko.

Modalitate honetarako 700.000,00 euro gordeko dira guztira; proiektu bakoitzerako 100.000,00 euro emanen dira, gehienez ere.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzen onuraduna izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, beren izaera juridikoaren arabera, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan berariaz jasota izatea helburu gisa esku-hartze soziala gizarteratzearen esparruan.

d) Ordezkaritza iraunkorra izatea Nafarroako Foru Komunitatean.

e) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea, eta zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

f) Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diru-laguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean.

Laugarrena.–Proiektuetan bete beharrekoak.

Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuetarako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.

b) Bat etorriko da modalitate hauetako batzuekin:

–A modalitatea: Proiektu integralak, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntzeko, lehentasunez direnak errenta bermatua jasotzen dutenentzat.

Parte hartzen dutenak izanen dira, ahal dela, errenta bermatua jasotzen duten unitateetako kideak, edo halakorik jaso gabe ere gizartetik baztertuta daudenak eta gizarteratzeko ibilbidea egiteko gizarte akonpainamendua behar dutenak. Azken kasu horretan, oinarrizko gizarte zerbitzuetatik / auzoko unitateetatik, gizarteratze eta laneratze taldeetatik edo enplegu agentzietatik bideratuto dira haietan parte hartuko duten erabiltzaileak. Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak ofizioz egiaztatzen ahalko du nola egiten den bideratze hori.

Aurkezten diren proiektuek jarduketa hauetako bat jaso beharko dute:

1.–Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak.

2.–Lan merkatuan sartu aurreko ekintza okupazionalak.

3.–Norbera gaitzeko ekintzak.

4.–Lanerako prestakuntza eta enpresako praktikak.

–B modalitatea: Pertsonak kontratatzea barne hartzen duten proiektuak; honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

1.–Pertsona kontratatuen profilari eta kontratuen ponderazioari dagokienez:

a. Kontratazio unean errenta bermatuaren onuradun direnak. Kontratu guztien %70 izanen dira gutxienez talde honi egindako kontratuak.

b. 30 urtetik beherako gazteak, gizartetik baztertuak edo horretarako arriskuan daudenak, akonpainamendu soziala behar dutenak eta errenta bermatua jasotzen duten familia-unitateetakoak direnak. Talde honi egindako kontratuak gehienez ere kontratu guztien %20 izanen dira.

c. Salbuespenez, kontrata daitezke bi talde horietan ez daudenak, baldin gizartetik baztertuta badaude eta akonpainamendu soziala behar badute gizarteratze-ibilbidea egiteko. Kasu horretan, dagokion oinarrizko gizarte zerbitzuaren txostenaren bidez frogatu beharko da bazterketa egoera. Txostena organo kudeatzaileari igorriko zaio, kontratatu aurretik baimena eman dezan. Talde honi egindako kontratuak gehienez ere kontratu guztien %10 izanen dira.

2.–Kontratuak sei hilabetekoak izanen dira gutxienez.

3.–Laguntza soziala koordinatzen duten teknikarien kontratazioa; gastu hori ez da aurreko ataleko gastuaren %10 baino handiagoa izanen.

4.–Prestakuntzarako gastua; bertan, kontratatzen den taldea prestatzeko jardueren gastua sartuko da, edo kontratatzen diren horiek garatzen dituzten jarduerak profesionalki kontrolatuko dituzten lan prozesuetako teknikariak kontratatzeko gastua. Atal hau ez da 1. puntuko kontratazioetako gastuaren %30 baino handiagoa izanen.

c) Proiektuek eraginkorrak eta efizienteak izan beharko dute, artatutako pertsona kopuruaren arabera.

d) Jarduera horiek 2018an egitea. Kontzesioaren ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean.

e) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, diru-laguntzaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ezin izanen dira haren %10etik gorakoak izan.

Bosgarrena.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdiaren epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Gastu horiek 2018ko abenduaren 31ra arte egindako ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak izanen dira, eta 2019ko otsailaren 10erako ordainduak egon beharko dira.

3. Gastu diruz lagungarriak partida hauetan sartzeko modukoak izanen dira:

A) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, zein den eskatu den modalitatea, horren arabera:

A.1) A modalitatea:

a.1.1) Higiezinen alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztietan jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera egin beharko da bakar-bakarrik horretarako erabiltzen den lokal batean.

a.1.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak, parte-hartzaileen istripu asegurua barne.

a.1.3) Langileria gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Langile gastuentzako diru-laguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritakoa izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.1.4) Eskersariak. Honelakoak izan daitezke parte-hartzaileek eskatzen ahal dituzten eskersariak:

–Garraiorako laguntza: prestakuntza ekintzetan eta ekintza okupazionaletan eta lanetik kanpoko praktika ordainduetan parte hartzen dutenek garraio publikorako eskubidea dute, parte hartzen duten egun bakoitzeko. Garraio publiko egokirik ez badago, ibilgailu pribatuen bidezko kilometrajea ordaintzea baloratzen ahalko da, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak oniritzia eman ondoren.

–Ekintza okupazionaletan edo lanekoak ez diren praktiketan parte hartzeagatiko laguntza ekonomikoak. Laguntza horren zenbatekoa ez da eguneko OAEAPa (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa) baino handiagoa izanen, praktiketan parte hartzen den egun bakoitzeko.

–Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza: 12 urtetik beherako haurrak edo 2. mailarainoko mendekotasuna duen ahaideren bat beren kargura dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, betiere horiek onuradunarekin bizi badira, eta ekintza okupazional bat egiten ari badira. Laguntza horren zenbatekoa izanen da egun bateko OAEAPa (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa) adinakoa, jarduera okupazionalean parte hartzen den egun bakoitzeko.

a.1.5) Bidaiak eta dietak. Langileen mugikortasunari lotutako gastuak dira (ez parte-hartzaileen mugikortasunari), jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.1.6) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

a.1.7) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barrenean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, diru-laguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko diru-laguntza emanen da gehienez. Entitateak diru-laguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Diru-laguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

A.2) B modalitatea:

a.2.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak: norbera babesteko ekipamenduak, parte-hartzaileen istripu asegurua eta prestakuntzari dagokion materiala.

a.2.3) Langileria gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta laguntzako langileen beste lan karga batzuk, eta entitate onuradunak jarduketak gauzatzeko izendatzen dituen monitorearenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Erabaki da langileen gasturako diru-laguntza gehienez ere Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzuak ematen dituen gizarte-langile batentzat ezarritakoa baino handiagoa ez izatea. Proiektuari lan prozesuetako teknikari gisa atxikitako pertsonek (langile kontratatuak profesionalki kontrola ditzaten) gutxienez ere bigarren mailako lanbide heziketari dagokion prestakuntza izan beharko dute, edo gutxienez ere bi urtez antzeko lanak egin dituztela frogatu. Azken kasu honetan, enpresaren ziurtagiriaren bidez justifikatu beharko dute, kontratuaren iraupena eta egindako jarduerak adierazita.

a.2.4) Onuradunak kontratatzeko gastuak: lanpostu bakoitzeko diru-laguntza 2018. urterako Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren %140koa izanen da gehienez, barnean direla aparteko bi sariren hainbanaketa eta gizarte segurantza. Zenbateko horretatik gorako kopuru guzti-guztiak entitate eskatzaileek osorik hartuko dituzte beren gain.

a.2.5) Bidaiak eta dietak. Langileen mugikortasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.2.6) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen uneko kontratazioari dagokio, proiektuan jasotzen den jarduera egin dezan.

a.2.7) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barrenean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, diru-laguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko diru-laguntza emanen da gehienez. Entitateak diru-laguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Diru-laguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

B) Zeharkako gastuak.

Proiektuaren zeharkako kostuengatik, diru-laguntzari %10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: langileen gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

4. Edozein prestakuntza jardueratan eta praktika okupazionaletan parte hartzen dutenek diru-laguntzak jasotzen dituzten entitate onuradunen estaldura izan beharko dute jarduera horietan parte hartzeak sortutako arriskuagatik; horretarako, poliza bat kontratatuko da, non ez duen araudiak galarazten. Parte-hartzaileen kopuruaren eta arriskuaren iraupenaren araberakoa izan beharko du.

5. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak eskaera bakar bat aurkezten ahalko du proiektu modalitate bakoitzeko.

2. Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak lehentasunez Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko dira, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (González Tablas, 7, 31005 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako tokietan. Gainera, eskabidea Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten bada, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz sincluss@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Ez da eskaerarik onartuko baldin eta posta elektronikoa ez bada jaso eskaerak aurkezteko epearen azken eguna baino lehen.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskabideek posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako zehaztapenak bete beharko dituzte. Entitate eskatzaileek sincluss@navarra.es helbidera egun berean mezu elektronikoa bidaliz iragarriko dute eskabidea bidali dela. Bi baldintza horiek bete ezean, dokumentazioa ez da onartuko, betiere eskaera aurkezteko ezarritako epetik kanpo jasotzen bada.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskabide orokorra aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dira):

A) Entitate eskatzailearen agiriak:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek diru-laguntzen onuradun izateko debekurik ez dutela urratzen dioena. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

a.6) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.7) Diru-laguntzaren eskabidea sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

a.8) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko diru-laguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.9) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, diru-laguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, bai eta seigarren oinarriko “finantza gastuak” izeneko a.7 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.10) Nahi izanez gero, entitate eskatzaileek, diru-laguntza eskabidearekin batera, deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa aurkez dezakete. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, diru-laguntza jasotzen duten entitateek oinarri hartan ezarritakoa bete beharko dute, eta hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B) Baloraziorako dokumentazioa:

b.1) Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean, paperezko euskarrian eta informatikoan. Eredua Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko bulego nagusietan (González Tablas kalea, 7) eta erakunde beraren webgunean (www.navarra.es/Laguntzak eta bekak) eskuratzen ahalko da.

b.2) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proforma fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta programaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen a.1), a.2), a.3), a.7) eta a.8) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztea. Kasu horretan, eskatzaileak zilegi izanen du agiri horiek ez aurkeztea, baina idatziz adierazi beharko du noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituen, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren aitorpen bat aurkez daiteke, inguruabar hori azaltzeko.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, entitateek frogatzen duten antzinatasuna errespetatuko da, baldin eta pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik aldatu ez badute, eta, betiere, alderdi hori entitatearen estatutuetan frogatzen bada.

Bederatzigarrena.–Antolatu, instruitu eta ebazteko prozedura.

1. Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du diru-laguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak baloratuko ditu ofizioz, oinarri hauen arabera.

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez agertzea, dela eskatutako diru-laguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A ataleko dokumentazioan akatsak edo hutsak izatea.

c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozein.

Gainerako kasu guztietan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari lotutako kasu guztietan, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Diru-laguntzaren zenbatekoaren balorazioa eta zehaztapena.

Gauzatzen diren proiektuek 1.270.149,00 euroko aurrekontua izanen dute guztira, 2017ko aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu komunitarioko programetarako diru-laguntzak, entitate sozialen bidez” izeneko 900003 91600 4819 231612 partidaren kargura:

  • 570.149,00 euro, A modalitateko proiektuetarako.
  • 700.000,00 euro, B modalitateko proiektuetarako.

Esleitutako diru guztia banatzen ez bada, beste modalitate batera bideratzen ahalko da soberakina.

1. Eskaerak bereiz eta bakoitza bere aldetik baloratuko dira, bere modalitatearen arabera (2. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskalan, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 40, gutxienez, ‘‘b” atalean.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.

4. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako dagoen kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta diru-laguntzak muga horretaraino banatuko dira. Prozedura horren arabera diru-laguntza eskuratzen ahal duen azken proiektuarentzat eskatutakoak gainditzen duenean hura finantzatzeko dagoen zenbatekoa, diru-laguntza ematea proposatuko da haren kontzesioa eraginkorra bada, eta horretarako 11. oinarriko 2. atalean aurreikusitako tramiteari jarraituko zaio.

Hamaikagarrena.–Alegazioen tramitea.

1. Instrukzio organoak proposamen-txostena eman aurretik, alderdi interesdunei entzuteko tramitea egin daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari jarraikiz.

2. Diru-laguntzaren proposamenaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa baldin bada, eta diru-laguntza ematea efizientea bada, instrukzio organoak eskaera berregiteko eskatzen ahalko du, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den diru-laguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Aldatutako proiektu horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketa portzentaje bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozedura instruiturik eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenen ondorioz.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: diru-laguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Diru-laguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamalaugarrena.–Diru-laguntza ordaintzea.

1. Diru-laguntza aldez aurretik ordainduko da, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik diru-laguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, betiere behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funts horniduraren beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: likideziaren behar iragankor hori frogatzen duen txostena, entitatearen ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza, 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta kofinantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuan eskura daiteke, edo Nafarroako Atarian (www.navarra.es).

2. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio-kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

a) Tarteko ordainketak egiteko txosten partzialak:

a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, prezioa, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren azken txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan.

Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

a.2) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira (CD edo USB euskarrian), lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Egiaztagiri gisa, banku-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen. Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiek dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako diru-laguntza justifikatzeko.

a.3) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

a.4) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.5) Diru-laguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak, digitalizatuak (CD edo USB euskarrian), eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak ez baditu.

a.6) Entitateak egindako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.

a.7) Entitateak egindako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.

a.8) Diru-laguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak eta dagokien ikasketa tituluak, horiek guztiak digitalizatuak (CD edo USB euskarrian) aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak ez baditu.

a.9) Onuradunen kontratuei dagokienez, honakoa erantsi beharko da justifikazio bakoitzean modu metatuan: horretarako ezarritako ereduaren araberako ziurtagiria, gizarte entitatearen ordezkariak emana. Ziurtagiri horri jarduera hauetako parte hartzaileen dokumentazioa gehitu beharko zaie: SEPEko (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) bulegoan erregistratutako lan-kontratuak, justifikatu beharreko aldian Gizarte Segurantzan kotizatutako buletin ofizialak (TC2) eta langileek sinatutako nominak, ordainketaren frogagiriak daramatzatela. Puntu honetan (a.6) eskatutako dokumentazio hori dena digitalizaturik aurkeztuko da (CD edo USB euskarrian).

b) Azken txostena, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukaturik:

b.1) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

b.2) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera sailkaturik, digitalizaturik (CD edo USB euskarrian).

b.3) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen aurreko paragrafoetan hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.

b.4) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, digitalizaturik (CD edo USB euskarrian), desbideratu dena adierazita.

b.5) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria (CD edo USB euskarrian), non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

b.6) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, digitalizatua (CD edo USB euskarrian), non frogatzen baita proiektuko langileek finantzaturiko programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

b.7) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jardueraren atxikipenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak), biak digitalizatuak (CD edo USB euskarrian).

b.8) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe diru-laguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera.

b.9) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzizko, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo martxa onaren berri emateko.

3. Jarduerak, diru-laguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala balegokio– diru-laguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Hala ez bada, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

4. Diru-laguntzaren azken ordainketarako eskubidea ematen duen azken txosten partziala aurkezteko azken eguna 2018ko abenduaren 31 izanen da.

5. Azken txostena, beranduenez, 2019ko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da, egun hori barne.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du diru-laguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du gehienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Entitate onuradunak berak egiten badu diru-laguntza jasotzen duen jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

2. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, betiere entitate horiek egin ditzaketen prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du diru-laguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak baldin badira aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu diru-laguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Proiektu baterako diru-laguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horrek, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatu eta gidatzea hartzen du bere baitan, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak hilabeteko epean ordeztu beharko dira, diru-laguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Proiektuen zabalkundea eta publizitatea egitean, diruz lagundutako entitateek diru-laguntza nork eman dien adierazi beharko dute, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Gainera, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1 b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

e) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea diru-laguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izaten ahal diren bitartean.

j) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legedian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

k) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

l) Eskubide Sozialetako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen direnean. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, gastu diruz lagungarri bakoitzaren %5eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako proiektua egiteko epea bukatu baino lehen. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

m) Onuradunak kontratatzen badira, parte-hartzaileen kontratuak igorriko dira Gizarteratzeko Atalera, haiek kontratatu eta 15 eguneko epean.

n) Oinarrizko gizarte zerbitzuei eta/edo auzoko unitateei jardueran sartu, hasi eta bukatu izanaren berri ematea, bereziki baldin horrek berarekin badakar gizarteratze-errenta / errenta bermatua jasotzen duten unitateetako pertsonak lanerako kontratatzea.

o) Errenta bermatua jasotzen duten unitateek enpleguari uko egiten diotenean aplikatzen den jarduketa protokoloa betetzea. Nafarroako Gobernuak onetsi zuen protokolo hori 2013ko ekainaren 26ko Erabakiaren bidez.

p) Bazterketa sozialeko egoeran dauden pertsonak aldi baterako kontratatzeko B modalitatetik diru-laguntza jaso duten eta Tuteran, Altsasun, Ziordian edo Olaztin lan egiten duten entitateek ahalbidetu beharko dute ERSISIk bere programan dauden erabiltzaileak kontratatzeko aukera izan dezan.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu gauzatua.

b) Hala badagokio, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra, halakorik baldin badago.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute diru-laguntzarik jasotzen badute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren lanaldi mota gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Eskabidearekin batera borondatez aurkeztu ez bada, informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita, argitaratuz gero.

Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai, Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Txostenak epetik kanpo aurkezten direnean, zenbat egun iragan diren.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari. Itzulketa eskatzeko prozedura 12 hilabeteko epean ebatziko da, hasten denetik kontatuta.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo ustezkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko arauak.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Langabeentzako gizarte intereseko proiektu komunitarioak baloratzeko irizpideak

(A ETA B MODALITATEAK)

A.–EGOKITASUN INSTITUZIONALA (%18)

(18,00 puntu)

a.1:

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(3,00 puntu arte)

a.1.1.

Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera (0,10 urteko)

(1,00 puntu arte)

a.1.2.

Bazkide kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu arte)

>300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide

0,50 puntu

<50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera:

(1,00 puntu arte)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20tik gora eta %50etik behera

0,50 puntu

<%20

0,00 puntu

a.2:

Gaitasun finantzarioa

(7,00 puntu arte)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(3,00 puntu arte)

Superabita (Diru-sarr.> Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < -%10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(4,00 puntu arte)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 4 finantzabide ezberdin

2,00 puntu

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 2 finantzabide ezberdin

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3:

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarteratze lanaren arloan

(8 puntu arte)

a.3.1.

Azkeneko 4 urteotan gizarteratze lanaren arloan egindako jarduera/proiektu kopurua(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

(2,00 puntu arte)

a.3.2.

Entitateak kontrataturiko pertsonak(0,50 puntu lanaldi oso bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(2,00 puntu arte)

a.3.3.

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(2,00 puntu arte)

a.3.4.

“Auditoretza soziala” egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(1,00 puntu arte)

a.3.5.

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(1,00 puntu arte)

B.–PROIEKTUAREN KALITATE TEKNIKOA

A MODALITATERAKO (%82)

(82,00 puntu)

b.1:

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(30,00 puntu arte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua

(5,00 puntu arte)

Guztiz koherentea da

5,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

3,00 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(5,00 puntu arte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena

(5,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-hola. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak

(5,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-hola. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Jardueren egutegia

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-hola. Ez dago zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.6.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea

(5 puntu arte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 5era arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean

5,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia

3,50 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia

2,50 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia

1,50 puntu

Inkoherentea da:

0,00 puntu

b.2:

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(6,00 puntu arte)

b.2.1.

Adierazleak

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Egiaztapen iturriak

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3:

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(12,00 puntu arte)

b.3.1.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(3,00 puntu arte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Baliabide tekniko egokiak izatea (materialak, lokalak)

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(3,00 puntu arte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4:

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(7,50 puntu arte)

b.4.1.

Lehen Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin, gizarteratze eta laneratze taldeekin eta enplegu agentziekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du

(3,75 puntu arte)

Oso egokia

3,75 puntu

Egokia

2,75 puntu

Hala-hola

1,50 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du

(3,75 puntu arte)

Oso egokia

3,75 puntu

Egokia

2,75 puntu

Hala-hola

1,50 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5:

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(22,50 puntu arte)

b.5.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.2.

Errenta bermatua jaso eta proiektuan parte hartzen duten pertsonak (baloratzen dira prestazioa jasotzea eta gizarteratze-errentaren / errenta bermatuaren programan jarraian bi urteko antzinatasuna edo handiagoa izatea)

(5,00 puntu arte)

>= %75 dira errenta bermatua jasotzen dutenak, programan bi urteko antzinatasuna edo handiagoa dutenak

5,00 puntu

Pertsonen %50-%74 dira errenta bermatua jasotzen dutenak, eta programan bi urteko antzinatasuna edo handiagoa dutenak

4,00 puntu

>= %75 dira errenta bermatua jasotzen dutenak

3,00 puntu

%50-%74 dira errenta bermatua jasotzen dutenak

2,00 puntu

b.5.3.

Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura

(5,00 puntu arte)

Bakar-bakarrik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen – Auzo Unitateen, gizarteratze eta laneratze taldeen edo enplegu agentzien bidez

5,00 puntu

Batez ere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen – Auzo Unitateen, gizarteratze eta laneratze taldeen edo enplegu agentzien bidez

3,00 puntu

Batez ere Gizarte Ekimeneko Entitateen bidez

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.4.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak)

(2,50 puntu arte)

Baditu

2,50 puntu

Ez ditu

0,00 puntu

b.5.5.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoen ehunekoa

(5,00 puntu arte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.6.

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua

(4,00 puntu arte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera)

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

4,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

B.–PROIEKTUAREN KALITATE TEKNIKOA

B MODALITATERAKO (%82)

(82,00 puntu)

b.1:

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(33,00 puntu arte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua

(3,00 puntu arte)

Guztiz koherentea da

3,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

1,50 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(4,00 puntu arte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

4,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

2,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena eta haien egutegia

(3,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuak

3,00 puntu

Hala-hola. Ez daude zehatz deskribatuta

1,50 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak

(3,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuak

3,00 puntu

Hala-hola. Ez daude zehatz deskribatuta

1,50 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Kontratazio kop. Guztirako kontratazio hilabeteak kontuan hartuta (kontratatuen kopurua bider kontratazio hilabeteen kopurua)

(10,00 puntu arte)

> 36 kontratazio hilabete

10,00 puntu

25 hilabetetik 35era

5,00 puntu

15 hilabetetik 24ra

2,50 puntu

b.1.6.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea

(10 puntu arte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 20ra arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean

10,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia

7,50 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia

5,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia

2,50 puntu

Inkoherentea da

0,00 puntu

b.2:

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(6,00 puntu arte)

b.2.1.

Adierazleak eta egiaztatze iturriak

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(4,00 puntu arte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3:

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(17,00 puntu arte)

b.3.1

Lan prozesuetako teknikariak kontratatu dira lanean laguntzeko

(3,00 puntu arte)

b.3.2.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(4,00 puntu arte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(3,00 puntu arte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-hola

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(5,00 puntu arte)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

5,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

3,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4:

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(6,00 puntu arte)

b.4.1.

Lehen Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin, gizarteratze eta laneratze taldeekin eta enplegu agentziekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du

(4,00 puntu arte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-hola

2,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-hola

0,50 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5:

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(16,00 puntu arte)

b.5.1.

Errenta bermatua jasotzen dutenen ezaugarriak(Etenik gabeko bi urte edo gehiago izanez gero baizik ez da baloratuko prestazioaren antzinatasuna)

(5,00 puntu arte)

>= %90 dira errenta bermatua jasotzen dutenak

5,00 puntu

%75 eta %90 artean

3,00 puntu

%50 eta %74 artean

1,00 puntu

b.5.2.

Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura

(6,00 puntu arte)

Bakar-bakarrik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen – Auzo Unitateen, gizarteratze eta laneratze taldeen edo enplegu agentzien bidez

6,00 puntu

Batez ere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen – Auzo Unitateen, gizarteratze eta laneratze taldeen edo enplegu agentzien bidez

4,00 puntu

Batez ere Gizarte Ekimeneko Entitateen bidez

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.3.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoen ehunekoa

(5,00 puntu arte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.6:

Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua

(4,00 puntu arte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera)

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

4,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

Iragarkiaren kodea: F1802412