2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
4/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 4/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria
DIRU-SARRERAK:
–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 16.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 16.000,00 euro.
GASTUAK:
–1.3410.21200 partida, “Igerilekuen mantentzea –kloroa, soropila–”. Zenbatekoa: 4.000,00 euro.
–1.3380.22620 partida, “Herriko festak”. Zenbatekoa: 12.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 16.000,00 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa aurretik aurkeztuta Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Elizagorrian, 2018ko otsailaren 14an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1802221