2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
Udalkideen ordainsariak
Iguzkitzako Udalak, 2018ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen dena udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.
Azterturik 23/2003 Foru Dekretua, karguan aritzeagatik zinegotziei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena, eta ikusirik udal bakoitzari dagozkion zenbatekoak Funtserako ezarritako portzentaje berean igo direla abenduaren 27ko 18/2007 Foru Legean, aho batez erabaki da:
A) Alkateak 2018an izanen duen dedikazioaren eta ordainsarien araubidea ezartzea. Urteko ordainsari gordina 9.193 eurokoa izanen da. Zenbateko horretan sartuta dago aparteko ordainsariaren zati proportzionala, eta PFEZa dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko da, indarra duen legeriaren arabera. Dedikazioa partziala izanen da, eta urtean 300 ordu izanen dira guztira.
B) Zinegotziek 60 euro gordin jasoko dituzte osoko bilkura arruntetara nahiz berezietara joateagatik. Zenbateko horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarra duen legeriaren arabera.
C) Erabaki hau urtero berretsiko da.
D) Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki oholean paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Iguzkitzan, 2018ko otsailaren 19an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1802405