2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean. Hasierako onespena
Garinoaingo Udalak, 2018ko otsailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten badu, Udalaren Osoko Bilkurak ebatziko du horren inguruan eta, hala bada, behin betiko onetsiko.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Garinoainen, 2018ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Oderiz.
Iragarkiaren kodea: L1802417