2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Alkatetza beste baten esku uztea
Alkatetzaren 2018ko otsailaren 9ko 12/2018 Ebazpenaren bidez, Garinoaingo alkate udalburuak ebatzi du Rebeca Lecumberri Militino alkateordearen esku uztea bere karguko eskudantziak, Gizarte Zerbitzuetako tramitazio espediente bat ebazteko, María Mercedes Oderiz Iberoren aldeko espedientea alegia. Aipatu eskuordetzea egiten da ondoko hauetan ezarritakoari jarraikiz: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan.
Garinoainen, 2018ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Oderiz.
Iragarkiaren kodea: L1802416