48. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZ

1/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Elorzko Kontzejuak, 2018ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokorrean kredituen aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatua bete dadin, herritarrek eta bidezko interesdunek Kontzejuaren Idazkaritzan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Elortzen, 2018ko otsailaren 14an.–Kontzejuko burua, Enrique Rodrigo Benito.

Iragarkiaren kodea: L1802265