1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren proba psikoteknikoen behin betiko emaitzen aurka.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 754/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, Iván Azcona Vicuña jaunak eta Iñaki Armendariz Gainza jaunak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute 2018ko urtarrilaren 18an argitaratutako proba psikoteknikoen behin betiko emaitzen aurka.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2018ko otsailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1802689