2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
2/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2017 aldaketa: kreditu berezia
GASTUAK:
1.3339.6090000 partida, Udaletxeko terraza ixtea. Zenbatekoa: 35.000 euro.
Finantzaketa:
1.7508002 partida, Terraza ixteko erabilera libreko ekarpena. Zenbatekoa: 22.879,19 euro.
Partida honen kreditua beheititzea: 1.9200.63200 partida, Udaletxearen estalkia zaharberritzea. Zenbatekoa: 12.120,81 euro.
Cabredon, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.
Iragarkiaren kodea: L1802294