48. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2017 aldaketa: kreditu berezia

GASTUAK:

1.3322.6290001 partida, Artxibatze sistema propioa abiaraztea. Zenbatekoa: 5.200 euro.

FINANTZAKETA:

1.7508001 partida, Udal artxiborako diru-laguntza. Zenbatekoa: 1.745,78 euro.

1.870 partida, Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 3.454,22 euro.

Cabredon, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1802293