2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Aldaketa, jarduera sailkaturako udal lizentzian. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.
Jarduera: jarduera sailkaturako udal lizentzia aldatzea, metalezko elementuak eraldatzeko eta soldatzeko nabea (metal-arotzeria) handitzeko, Buñuelgo industrialdean. Sustatzailea: Talleres Francés SL. Tokia: industrialdea (katastroko erreferentzia: 811-904-905/2). Udalerria: Buñuel (Nafarroa).
Buñuelen, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1802079