2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
2018ko Plantilla Organikoa. Behin betiko onespena
Aranoko Udaleko Plantilla Organikoa eta langileen zerrendaren hasierako onespena 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an, eta jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Aranoko Udalaren Plantilla Organikoa eta langileen zerrenda behin betiko onetsi da 2018ko martxoaren 1eko Udal akordioaren bidez. Jarraian argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.
LANPOSTUEN ZERRENDA
Funtzionarioa
Lanpostua: Aranoko eta Goizuetako Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasun osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Maila: EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.
Lan-kontratatudun finkoak
–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea.
Maila: E.
Mailaren osagarria: %15.
Lanpostuko osagarria: %3,21.
Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa, idatzizkoa eta ahozkoa, B1 maila.
Baldintza berezia:. B gidabaimena.
Egoera Administratiboa: hutsik, bete gabe.
–Lanpostua: Administrari laguntzailea.
Maila: D.
Lanaldia: %33.
Mailaren osagarria: %12.
Lanpostuko osagarria: 2,99.
Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa. Maila: EGA edo baliokidea.
Egoera Administratiboa: hutsik.
LANGILEEN IZENEN ZERRENDA
Aldi baterako administrazio-kontratudunak
Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.
Lan-kontratudun behin-behinekoak
Adminsitrari laguntzailea: Cristina Ursua Aizpurua.
Aranon, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.
Iragarkiaren kodea: L1802964