48. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duen Ordenantzaren lehen xedapen gehigarrian. Behin betiko onespena

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean aipatu ordenantzaren aldaketaren testu osoa. Aldaketak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera du indarra, eta behin betiko onetsi egin da haren kontra inork ez baitu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik paratu jendaurreko epean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betez. Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

Antsoainen, 2018ko otsailaren 19an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duen Ordenantzaren lehen xedapen gehigarriaren testu berria:

“Eremu publikoan dauden terrazek eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko bertzelako elementuek pagatu beharreko tasak 10. ordenantzan indarrean daudenak izanen dira. Ordenantza horrek herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen ditu”.

Iragarkiaren kodea: L1802399