2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Ameskoabarreneko udal bulegoetan ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugarteak: Ameskoako Limitaciones Mendiko herri-lurrak; Facería 27ko (Aranaratxe-Eulate) eta Facería 28ko (Aranaratxe-Larragoa) herri-lurrak, Ameskoabarren, Aranaratxe, Eulate eta Larragoako udal-mugarteak; Artatza, Bakedao, Barindao, Ekala, Gollao, San Martin eta Zudairiko kontzeju-mugarteak eta Urrako tokia.
Barrutiaren titularra: Ameskoabarrengo Udala, bere izenean eta Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzordea, Aranaratxe, Eulate eta Larragoako Udalak, Artatza, Bakedao, Barindao, Ekala, Gollao, San Martin eta Zudairiko Kontzejuak eta Urrako tokia ordezkatuz.
Ameskoabarrenean, 2018ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Martín José López de Z. San Martín.
Iragarkiaren kodea: L1802374