1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdiaren aurka.
Suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko prozeduran, Isabel Artieda Urrestarazu andreak, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz, eta Gitan Pau González Arche jaunak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute deialdia onesten duen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 2975/2017 Ebazpenaren aurka (2017ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 28koa).
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2018ko otsailaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1802663