1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
355/2018 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Mugikortasunari buruzko Araudia aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2018ko otsailaren 21ean hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluaren 2018ko otsailaren 21eko Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Mugikortasunari buruzko Araudia aldatzen duena.
GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKASLEEN MUGIKORTASUNAREN ARAUDIA ALDATZEN DUENA
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeko 49.1.h.1.a artikuluak bere azken aldean daukan arau-gaikuntza erabiliz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Ikasleen Mugikortasunaren Araudia aldatu du, nazioarteko mugikortasun hitzarmenetarako indarraldiari buruzko arau espezifikoak ezartzeko.
Arlo honetan urtero izenpetutako hitzarmenen kopuru handia denez eta haiek aurrez ezarritako formatu berera egokitzen direnez, ez da gomendagarria arau aldaketa honetan ezarritakoak ez diren indarraldi muga gehigarriak ezartzea.
Nazioarteko mugikortasunari buruzko hitzarmenek lau urteko indarraldia izango dute hasieran, eta hurrenez hurren eta esan gabe iraupen bereko aldietan luzatzeko aukera egongo da. Indarraldi horrek izango duen muga da elkarrekiko adostasunez edo alde bakarreko denuntziaren bidez hitzarmena indargabetzeko ahalmena. Gutxienez ere, hilabete lehenago jakinarazi beharko da erabakia.
Nolanahi ere, onargarria izango da beste indarraldi arau batzuk ezartzea, betiere aurreko mugen barruan badaude. Lehenago izenpetutako hitzarmenek indarraldi arau hauetan ezarritakoari jarraituko diote, baldin eta haien klausulek baimentzen badute edozein alderdik alde bakarreko denuntziaren bidez hitzarmenen indarraldia iraungitzea.
Ondorioz, honako hau da Gobernu Kontseiluak 2018ko otsailaren 21ean egindako bileran, Idazkaritza Nagusiak eskatuta, onartzeko proposatzen den
ERABAKIA:
Lehenengoa.–NUPeko Ikasleen Mugikortasunaren Araudiari 19. bis artikulu berri bat eranstea, zeinak erabaki honen idazketa erantsia edukiko baitu.
Bigarrena.–Erabaki hau Nazioartekotzeko Errektoreordetzara helaraztea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2018ko otsailaren 21ean.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
ERANSKINA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Mugikortasunari buruzko Araudiko 19. bis artikulua:
1. Nazioarteko mugikortasunari buruzko hitzarmenek lau urteko indarraldia izango dute hasieran, eta hurrenez hurren eta esan gabe iraupen bereko aldietan luzatzeko aukera egongo da.
2. Indarraldi horri ezartzen zaion muga da elkarrekiko adostasunez edo alde bakarreko denuntziaren bidez hitzarmena indargabetzeko ahalmena. Gutxienez ere, hilabeteko aurrerapenarekin jakinarazi beharko da erabakia.
3. Zilegi da beste indarraldi arau batzuk ezartzea, betiere aurreko mugen barruan badaude.
4. Lehenago izenpetutako hitzarmenek indarraldi arau hauetan ezarritakoari jarraituko diote, baldin eta haien klausulek baimentzen badute edozein alderdik alde bakarreko denuntziaren bidez hitzarmenen indarraldia iraungitzea.
Iragarkiaren kodea: F1802690